Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2010ko ira. 19a, 18:10

"Etor bitez Euskal Herriko ezpata-dantzarien artean, ohiko talde, elkarte ala kofradia bakoitzeko dantzari-buru ala azkendariak, aukeratu beharko liratekelarik iaioenak, nola ezpatak hala bordoiak dantzatzera. Aurkeztu beharko dute egun horretan, ikusgarriro jantzita, bakoitzak berezkoak dituen apaingarriekin..."

2010. honetako irailaren 11erako deituak izan ginen San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzariak, Euskal Herriko txoko ezberdinetako beste hainbat ezpata-dantzarirekin batera, Igartzako multzo historikoaren inaugurazioa egiteko.



Igartzako ezpata-dantzariek egin zuten deialdian eta bertara agertu ginen Beasain, Bilbo, Bera, Legazpi, Zumarraga, Andoain, Añorga, Tolosa, Eibar, Elgoibar, Deba eta Iruñeko dantzariok. Iruñetik Xabier Adrian, Akier Perkaz, Leire Leza eta Joseba Lorenzo kapitainek dantzatu zuten bilantzikoa.



Eguerdiko 12etan Beasaingo udal plazatik atera zen kortejoa, Igartzako ezpata-dantzariak aurretik eta gainontzekoak atzetik, haien banderekin. Igartzara helduta herriko dantzariek zubi gainean dantzatu zuten eta ondotik Bizkaitarren, Nafarrok eta Gipuzkoarrek erakin bana inauguratu genuen.



Igartzako jaunaren jauregian sartuz eman genion amaiera dantza saioari, Ondorengo bazkari eta akta liburuaren irakurketarekin borobildu zuten eguna Beasaindarrek.

Esker mila beraz, Igartzako ezpata-dantzariek Kofradiari horren egun berezira gonbidatzearren eta Beasaingo Iruñeko galtzadarrien gainean dantzatzeko aukera ematearren!


Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!