Iaz sortutako tradizioa berrituko dugu aurten bigarrengoz, heldu den igandean, irailaren 26an, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza berriz ere karrikaratuz.
Hauxe izanen da programa:
Zenbait berritasun
Zenbait berritasunekin karrikaratuko dugu aurtengo ezpata-dantza. Hasteko, Iosu Martin gaztetxoak eginen ditu zerbitzari lanak eta Eder Gartzia eta Julen Fagoaga ariko dira lehenbizikoz, kapitain lanetan.
Horrez gain, udal plazara dantzan sartuko da kortejoa iaz ez bezala.
Hauexek izanen dira igandeko kortejoan parte hartuko duten dantzari eta txistulariak:
Urte betean hainbat emanaldi
Iazko San Fermin txikitan ezpata-dantza karrikaratua izan zenetik, Dugunako dantzariok Tuteran, Toledon, Beasain-go Igartzako egunean eta berriki, Iruñeko erraldoien 150. urteurreneko ikuskizunean plazaratu dugu dantza hau.
Oraingoan berriz ere, bere jatorrizko testuinguruan dantzatua izateko garaia heldu da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.