Asteburu ederra Garazin

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2010ko aza. 5a, 11:20

Urriaren lehen asteburuan (urriak 2 eta 3) Donibane Garazin egiten duten T-Danz jaialdian parte hartzeko gonbitea luzatu zigun Claude Iruretagoiena lagunak.

Larunbatean Garazi-Baigorriko herri antzokian Nafarroako dantzen emanaldia eskaini genuen. Iruñea, Urdiain, Kortes, Baztan, Iribas, Jaurrieta eta Otsagabiko dantzak eman genituen.




Igandean berriz, beste dantza disziplinetako taldeekin batera zenbait kale emanaldi eskaini genituen, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza pirinioen bestaldeko Nafarroan karrikaratuz. Dantza talde hauek parte hartu zuten igandean:

  • Cie Leandre eta Claure: De Paseo (Katalunia)
  • Group Berthe: The Zen (Loire)
  • Dantzaz konpainia (Donostia)
  • Dan6t konpainia (Tarbes)
  • Garaztarrak dantza taldea (Donibane Garazi)
  • Erregotxopitak (Larraine)

Garaziko karrika estuak ere testuinguru ezin hobea izan ziren gure kaska, zintzarri eta ezpatendako eta plazer handiz dantzatu genuen Nafarroako beste hiriburuan, eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere. Edozein kasutan Ortzadarra bera ere ikusle izan genuen zenbait unetan. 

Mila esker beraz, halako asteburu ederra dantzan pasatzera gonbidatu gintuzten T-Danz-ko antolatzaileei!



Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!