Ez pentsa aurreko urriaren 24ean mendian gora dantzan ibili ginenik. Ezta mendi puntan dantzatu genuenik ere. Badira urtetxo batzuk, 5-6 bai, Anaitasuna kirol elkarteak gonbidaturik, Iruñea ondoan dagoen Ezkaba mendira egiten den igoeraren ostean, dantzalditxoa egiten dugula txikien taldearekin, Iruñean, menditik bueltan.
Aurten eguraldiak ia zapuztu zuen dantzaldia, baina azkenerako atertu eta Lesaka, Gipuzkoako dantza zenbait, jauzi batzuk, Axuri-beltza, eta Iribasko ingurutxoa dantzatzeko parada izan genuen, txistularien doinuez lagunduta.
Mikel Irurek emanaldiko zenbait argazki atera zituen eta hemen dituzue ikusgai.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.