Ttunttunero jardunaldien kronika

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2011ko api. 26a, 11:55

Musika eta dantza dira txanpon beraren 2 aldeak. Horixe irakurri dugu Dantzan ikasi-ren ikastaro berrietako baten aurkezpenean. Eta hori bera azaldu ziguten, besteak-beste, apirilaren 9an Iruñean egindako Ttunttunero jardunaldietan.

Goizeko saioa, saio praktikoa izan zen, Sabin Bikandi-ren eskutik. Dantzaria-ren eta dantzarako musikariaren artean sortu beharreko elkar-ulertze esparru eta sistema komunaz aritu zitzaigun Sabin. Dantzarako erritmoak (danborrak) duen garrantziaz ohartuta, zenbait erritmo ariketa egin genituen: erredoble mota ezberdinak, biribilketa erritmoa, jota erritmoa... uste baino azkarrago joan zitzaigun goiza, ikasteko asko genuen setsazioarekin.





Bazkalostean Mikel Aranbururen txanda heldu zen. "Niebla y cristal: Una historia del txistu y de los txistularis" bere liburuan idatzitakoaren laburpen didaktikoa egin zigun bildutako 15 bat lagunoi. 3 zulotako eta danborraz lagunduriko txirularen sorkuntza data eta zergatia (dantzari laguntzeko), musika tresna horrek Euskal Herrian izandako garapena eta gora beherak, gaur egungo egoera... izan zituen hizpide Mikel-ek.

Interes handiagoa duenarentzat, hona hemen bere partehartzea.

El txistulari en el siglo XXI (Mikel Aranburu) from Duguna dantza taldea on Vimeo.

Sabin eta Mikel-i eskerrik beroenak!

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!