San Ferminak bukatu eta oraindik ere bestondoa guztiz pasa gabe genuenean, Elizondon jarri ziguten zita Baztandarren Biltzarreko lagunek. Karrozen desfilean parte hartzea egokitu zitzaigun, Aniz-ko karrozaren atzean eta, tamalez, euripean. Hala ere euriak ez zuen egunaren giro ederra zapuztu eta gustura aritu ginen ibilbidean zehar jotzen eta dantzan. Bazkaria eta bazkalostea ere ederrak izan ziren, beraz, datorren urtean (eguraldi hobeagoarekin, ahal bada) errepikatzeko prest!
Ez ziren Elizondon bukatu uztaileko jira-birak. Izan ere, uztailaren 29an Tuterara jaitsi ginen, azken urteetan ohitura bilakatu den gisan, bertako jaietan dantzatzeko, Beterri peñako lagunek gonbidatuta. Nafarroako zenbait dantza plazaratu genituen Erriberako hiriburuko hainbat karriketan: Otsagabiko dantzak, Jaurrietako Axuri-beltza, Iribasko ingurutxoa, zenbait jauzi... Eskerrak eman nahi dizkiegu Tuterako gaitariei gure dantzak haien musikarekin laguntzeagatik. Plazerra izan zen!
Beste behin ere modu zoragarrian hartu gintuzten Tuterarrek eta bertara ere gustu handiz itzuliko gara heldu den urtean ere, plazer badute (bertan ez dago eguraldi txarraren beldurrik).
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.