Luhuson luxua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2012ko mar. 22a, 14:05

Martxoaren 17arekin, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak gonbidatuta, emanaldia eskaini genuen Luhusoko Harri-Xuri gelan. Goiz heldu eta ordurako esan ziguten ez zela sarrerarik aurreko egunetik. Horrek eta gelaren edertasunak urduritu gintuen pixka bat (onerako).

Emanaldirako Nafarroako dantza sorta bat prestatu genuen lehenbizi. Hasteko, San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza-ren moldaketatxo bat egin genuen.



Ondotik, Baztango zenbait dantza egin genituen. Taldeko 10 dantzari gaztetxok zenbait jostaketa-dantza eman zituzten, Sagar-dantza, Zar-dantza eta Mandozarrarena eta Baztango zortzikoa gero, nagusiagoek.




Bidasoaldean jarraituz, Berako makil-dantzak eta zahagi-dantza eskaini zuten berriz ere taldeko txikiek.



Argia dantzari taldearen lanetan oinarrituz, emanaldi honetarako espreski atondutako Soka-dantza/Ingurutxo bat heldu zen geroago. Luhuson eskaini lehenbizi, baina asmoa da Iruñean data zehatzen batean ematea urtero-urtero.




Nafarroa hezea utzi eta Pirinio aldera egin genuen jauzi, ondotik. Jaurrietako Axuri-beltza eta Otsagabiko dantzak egin genituen hurrenez-hurren.




Emanaldiko azken partean, Nafarroa utzi eta Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait dantza ale dantzatu genituen: Ehun eta bikoa, Zinta-dantza eta Uztai txikiena, Dantzari-dantza, Erregelak eta Jota eta Porrue!








Bide batez, gure eskerrik beroenak txoko honetatik IDBko antolatzaileei (Jon eta Vilmika), haien harrera eta tratu bikainarengatik - luxu bat - , Gari Otamendi-ri arrabita joz gu laguntzeagatik, eta Baigorriko gaitariei.




Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!