Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.
Guri Zuberoako maskaradetako barrikadak ematea egokitu zaigu eta prestaketa lanetan daramagu azken hilabetea.
Inauteri bakoitzak ibilbide bat izanen du alde zaharrean barna, hauexek:
4 barrikada:
Eguraldia lagun 4 barrikada eginen ditugu goizean, 11:00etatik aitzin. Dantzan ariko dira aitzindariak, jaun-andereak, laborari-laborarisak, marexalak, kukulleroak, khestuak, xorrotxak eta beltzeria basa.
12:30etan gainontzeko talde guztiekin elkartuko gara San Frantzisko enparantzan.
Arratsaldean berriz, bazkaldu ostean, mozorroen kalejira eginen dugu 18:30etatik aurrera alde zaharreko karriketan barna.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.