Han bildu ginen aitzindariak, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, marexalak, kükülleroak, kestuak, xorrotxak eta beltzeria burrunbatsua. Barrikada osteko otamena gozaturik, Karrikiriko lagunengana hurbildu ginen. Bertan barrikada laburxkoagoa egin genuen eta pasta goxoak eta ardo are goxoagoa izan genuen trukean. Biba Karrikiri!
Gazteluko plaza zeharkatu eta Olazti ostatukoei ere eskaini genien barrikada. Berriz ere jan eta edan eta bitartean kauterak eta buhameak, kauterakeri eta buhamekerietan...
Azken barrikada, merkatuko plazara gerturatu aitzin, Merkaderes karrikan eman genuen, Iruñazarra ostatukoei eskertzeko urtero, berdin Santa Agedan edo Inauterietan, gurekin beti duten tratu goxoa. Barrikadaren osteko aitzina-pikarekin bukatu genituen gure xiberotar plantak.
Eskerrik hanitx, bide batez, Eibarko Kezka dantza taldeari eta Xiberoko ikastoletako ikasle ohien elkarteari (XIIO), haien zenbait jantzi uzteagatik!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.