2013ko San Ferminen kronika

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2013ko ira. 5a, 23:25

Uztailaren 6a eguzkitsu heldu zen, dantzarako giro ezinago goxoan. Korteseko paloteadoko dantzak eta Lasarte-Oriako Sorgin-dantza dantzatu genuen guk Foruen plazako emanaldian. Korteseko dantzak neskek dantzatu zituzten eta Sorgin-dantza neskak mutil-jantzita eta aldrebes, ohi den bezala.

Gure musikarietako batzuk dantzei doinua jarri zienetakoak izan ziren ere!

Uztailaren 7an prozesioa, guretako esanahi berezia duena. San Fermin hiriko hiru burgo zaharretatik lagundu ostean, udal plazan dantzatu genuen. Lesakan zubi-gainekoa dantatzen ariko ziren ordu beretsuan, guk ere Lesakako dantzak egin genituen udal-plazan. Gero gainontzeko neskek Gipuzkoako uztai-txikiena eta makil-handiena ere dantzatu zuten.

Emanaldi berezia izan zen guretako, izan ere, Eder, aspaldiko partez berriz izan baikenuen dantza-lagun. Biba hi!

Aste beteko "oporraldia" heldu zitzaigun ondotik. Hurrengo zita, San Ferminetako tristeena, zortziurrena, uztailaren 14ean. Tristea festak amaitzear baitoaz, eta arropaz aldatzera goazenean, esaterako, entzierrorako hesiak dagoeneko desmontatuak baitaude.

Udaletxetik San Lorenzo elizarako bidea egin eta desegin ondotik, mukuru betetako udal plazan dantzatu genuen beste behin. Lehenago neskek erraldoiekin eta estuago kilikiekin, "La Dominguera" izeneko jota. Ondotik, neskak eta mutilak elkarrekin Larrain-dantza egin zuten

San Ferminak bukatu eta berehala heldu ziren Tuterako festak ere, baina horko berri hurrengo batean!

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!