Gure dantzari txikien udako kronika

Ekainaren 28 eta 29an gure taldeko txikiek emanaldi bi izan zituzten: Iruñeko Donibane eta Errotxapeako auzoetako Merkatarien Egunak.

Emanaldi hauek kurtsoari bukaera emateko balio izan zuten eta bertan, ikasitako dantzak praktikan jartzeko aukera aproposa izan zuten txikiek. Ikusle, guraso, irakasle zein dantzari pozik bukatu zuten ikasturtea.

Udaren hasiera aldean eta Sanferminak direla medio gure txikiek Uztailaren 9an dantzatu zuten "Txikien egunean". Urteroko eguzki zitalak eta aurten emandako denbora laburregia ez ziren oztopo izan gure txikiek emanaldi polit eta aberatsa aurkezteko.

Azkenik, Abuzuaren 30etik Irailaren 1era Oibarko "La Bizkaia" aterpean Dugunako txikien  lehenengo (aspaldiko partez lehenengoa, behintzat) kanpaldia egin genuen. Bertan 4 tailer antolatu genituen eta txikiek dantza, historia, musika eta Europako dantzen loturen inguruan ikasteko aukera izan zuten. Gauza guzti hauek praktiktan jarri zituzten Igandean egindako emanaldian.

  • Donibane eta Oibarreko argazkiak Aitor Razkin, Amaia Visus eta Bea Martinez-en eskutik hemen eta hemen.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!