Ederlezi pastorala eta Ijitoei buruzko jardunaldiak, maiatzaren 16 eta 17an Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2014ko mai. 6a, 11:00

Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarot-ek zuzentzen duen Ederlezi pastorala, 2013ko martxoaren 24ean estreinatu zen Xiberoko Gotaine herrian, Xiru jaialdiaren baitan.
Pastoral honek Euskal Herriko ijitoen gora-beherak kontatzen ditu historian zehar, Ederlezi amaren eta bere 7 alaben bitartez, denboran zeharreko bidaia batean.
Xiberoko pastoral bat Iruñean ematen den lehen aldia izanen da (guk dakigula)
Pastoralaren karietara eta ijitoek gurean izan duten eta duten presentzia hobe ulertzeko, hitzaldi sorta bat antolatu dugu maiatzaren 16 eta 17rako, "Ijitoak Euskal Herrian" izenburupean. Hauxe da programa:

 

Maiatzak 16, ostirala, 19:00etan, DUGUNAn (maiatzaren 2a kalea, 9 behea)

Hitzaldi sorta (Gazteleraz):

  • Ricardo Hernández: Los gitanos: nuestros vecinos desconocidos

  • Juan Antonio Urbeltz: La maskarada suletina y Mihail Bajtín

  • Mikel Aranburu: Gitanos de txistu y tamboril

Maiatzak 17, larunbata, ZALDIKO MALDIKOn (Ansoleaga karrika 9)

Hitzaldi sorta (Euskaraz):

  • 11:00 Kike Diez de Ulzurrun: Ibilaldia alde zaharreko karriketatik: Iruñeko buhameen bideak

  • 12:00 Nicole Lougarot eta Mixel Etxekopar: Buhameak Euskal Herrian eta Ederlezi-ren sortzea

  • 17:00 Ederlezi Pastorala (Burgoen Plazan)

 

Esan bezala, Ederlezi pastorala eta bere inguruko hitzaldiak antolatzeko Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri euskara elkarteekin elkarlanean aritu gara. Bestetik, GazKalo, Dantzan.com eta Labrit Tours ere laguntzaile izan ditugu proiektutxo honetan.

Hona hemen, pastoralaren aurrerapen txiki bat, iazko udan Arrosan egindako emanaldian (Irudiak, Kanaldude):

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!