Ekaitz guztiak kanpora, sarnafuera, sarnafuera!!!!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2014ko eka. 24a, 13:45

Iaz hasi genuen San Juan bezperan soka-dantza plazaratzeko ohitura eta sutarako egurrak barne, dena prest genuen urteko egunik luzeena ospatzeko. Igandean neskendako koroak egiteko loreak biltzen izan ginen Ezkabarte partean eta horiek ere prest genituen.

 

 

 

 

 

 

 

Bero sargoria eta eguzki borobil-borobila izan dugu Iruñean azken egunotan. Arratsalde parteko ekaitzik apenas. Baina hara non, dantzara ateratzeko ordu baten faltan erauntsia lehertu zen hiri buruzagian. Nafarrak izaki, ez gintuzten tanta potoloek kikildu (:-P) eta dantzarako jantzi ginen. 7ak laurdegutxitarako, gainera, atertu egin zuen.

Ur putzuak sahiestuz heldu ginen 7tarako ttanko, Arriasko plaza egon izan zen lorategira. Suaren gainetik salto egiterakoan "gaitzak kanpora, onak barnera, sarnafuera, sarnafuera" esan izan da Nafarroako herrietan eta guk ere kantatu egiten dugu soka-dantza hasieran. Orzantza bidaltzeko behintzat balio izan zuen araoak

Ainara Ranera eta Bea Martinez neskanausiek gidatu zuten soka, aurresku eta atzesku lanetan eta Itziar Perez, Itxaso Martinez, Marta Zugasti, Saioa Peñalver, Irantzu Irigoien, Leire leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Izaskun Arriaran, Rakel Garzia eta Edurne Arana ere aritu ziren dantzan.

Sokara lotu ziren gero, Aitor Arana, Eder Garzia, Akier Perkaz, Mikel Tristan, Iñaki Tristan, Gaizka Garde, Hasier Moreno, Joseba Lorenzo, Julen Fagoaga, Julen Leuza, Aitor Razkin, Iñigo Gartzia eta Aritz Ibañez.

Musikan aritu ziren Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu, Beñat Lopez eta Roberto Antzano.

Plazatik ateratzeko kalejiraren azken notetan, trumoi batek burrunba jo eta ekaitza hasi zen berriz, baina guk aurtengoak eginak genituen ordurako! Oraindik ere zaparrada azpian atera genuen talde argazkia.

Goitik behera zipatuta heldu ginen gure egoitzara. Arropak aldatu, ezpartinak hedatu, dena bildu... eta sua pizterik izanen ote genuen erabakitzerako, berriz lasaitu zen euritea. Sua piztu, salto egin eta iaz erabilitako lore koroak sutara bota ostean, ziztor eta sardin jatearekin bukatutzat eman genuen urteko egunik luzeena!

Karlos Iriartek eta Urko Ranerak ateratako argazki sorta osoa hemen ikus dezakezue.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!