San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza, seigarrenez, heldu den igandean

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2014ko ira. 23a, 09:50

Denbora gero eta azkarrago doan sentsazioak harrapatuta gauzka, ikusirik zeinen azkar heltzen den iraileko azken asteburua, urtetik-urtera. Oraindik gogoan ditugu iazko Ezpata-dantzaren ostean arropa eranzten ari gineneko uneak eta kasik berriz ere janztekoa heldu da. Enpin!

Heldu den igandean, irailak 28, seigarren aldiz aterako dugu karrikara San Fermin aldapakoaren egunez, ezpata-dantza. Programa ohikoa izanen da. Hauxe:

  • 11:30etan Bandera-arbola Errotxapeako zubian
  • 12:00 San Fermin Aldapakoaren prozesioa
  • 13:15 Ezpata-dantza udaletxe plazan
  • 13:45 Soka-dantza San Fermin aldapakoaren kaperan

Aurtengoan ere gonbidatu bereziak izanen ditugu Ezpata-dantzan: Iruñeko udal txistulari bandako txistulariak, hain zuzen. Aspaldikoa da udal txistularien eta dantzarion arteko lotura, izan ere, 1949an, gure dantza taldea sortzeko bildu ziren lagunen artean, Policarpo Garai Iruñeko udal txistularia izan zen, besteak beste. Gerora Luis Oraien dantza taldeko dantzaria izan zen, baina baita udal txistulari bandako kidea ere. Egun Eiande Aranburu aritzen da gurekin musikan, baina baita "karramarroz"* jantzita, dotore-dotore. Horregatik, egungo kideei, baina baita lehenagokoak gogoan, omenalditxo xume hau egin nahi izan diegu. Gure txistulariekin batera ariko dira beraz, Mintxo Garaikoetxea, Mikel Aranburu, Alex Martinez eta Eiande Aranburu (haien falta barkatzeko eskatu digute, berriz, Alejandro Martinez-ek eta Miguel Tollar-ek). 

081129 San Sarturnino (95)

Gonbidatuak aipatu ditugu aurrenik, baina etxekoak ere aipatu beharko ditugu, noski. Hauek izanen dira aurtego ezpata-dantzari eta musikariak:

  • Buruzagia: Aritz Ibañez
  • Zerbitzaria: Leire Martinez
  • Kapitainak: Leire Leza, Amaia Irigoien, Amaia Visus eta Ainara Ranera
  • Banderaria: Angel Leza
  • Boboak: Kote Goñi eta Martxelo Sotes
  • Ezpata-dantzariak: Aitor Arana, Itziar Zaldua, Marisa Azparren, Iñaki Dominguez, Miguel Angel Goikoetxea, Javier Urtasun, Julen Fagoaga, Itziar Perez, Gaizka Garde, Mikel Tristan, Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Edurne Irigoien, Hasier Moreno, Izaskun Arriaran, Iñigo Gartzia, Ioseba Morales, Mikel Irure, Mirian Goñi, Iñaki Tristan, Katrin Zugasti, Maitane Monente, Edurne Arana, Eder Gartzia, Marta Zugasti, Itxaso Martinez, Irantzu Irigoien eta Rakel Gartzia
  • Txistulariak: Iñaki Sagardoi, Beñat Lopez, Ainara Ibañez, Enneko Ganboa eta Veronica Ferreira

 _DSF0348

*"Karramarro" deitzen zaie Iruñeko udal txistulariei, haien jakaren azpiko jantzi gorriengatik.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!