Heldu den igandean, azaroak 9, karrikaratuko dute lehenbizikoz Miarritzen San Martin ezpata-dantza, San Martin egunaren bezperetan. Maritzuli konpainiaren ekimena bada ere, talde ezberdinetako dantzariak ariko dira dantzan, tartean Dugunako 7 dantzari: Iñaki Sagardoi, Itxaso Martinez, Aitor Arana, Hasier Moreno, Julen Fagoaga, Aritz Ibañez eta Leire Leza.
Bi taldek osatuko dute San Martin ezpata-dantzaren segizioa: batetik 37 dantzari helduk osatutako ezpata-dantza eta haien ondoan, 24 haurrek osatutako arku-dantza.
Atzo, estreinaldiaren aurreko azkenaurreko errepika egin genuen Miarritzeko karriketan barna. Itxura ederra du ezpata-dantzak eta tokiak ere laguntzen du horretan.
Heldu den igandean partituko da ezpata-dantza goizeko 10:30etan Gare du Midi antzoki pareko lorategitik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.