Miel Otxin-en epaiketa 1992an

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2015ko mar. 4a, 10:30

Euskal Herriko hainbat inauteri Iruñera ekartzeko asmo horretan, 1991ko Zuberoako Maskaraden ondotik, Lantzeko inauteria eman genuen Iruñean urte bat geroago, 1992an, Miel Otxin-en epaiketa eta guzti.

Julio Caro Barojak aipatua zuen, garai batean, Lantzen Miel Otxin harrapatu eta epaiketa gisako bat egiten ziotela, urteko gaitz eta zorigaizto guztiak leporatuz. Epaiketan, nola ez, errudun jotzen zuten erraldoia eta sutan erreta izatera kondenatzen zuten.

Barojaren aipamenetik tiraka, 1990ko hamarkada hasieran Iruñean puri-purian zeuden gaiak hartu eta Miel Otxinen bizkar jarri genituen. Apaizak ere konfesioa hartu zion baina "ego non te absolvo" esanez bukatu zuen bere peredikua. Ondorioa: Sua!!!

Taldeko 120 lagunek parte hartu zuten kalejiran, epaiketan eta suaren inguruko zortzikoan, txiki, heldu eta dantzari beteranoak aintzat hartuz.

Iñaki Dominguez-ek zabaldu duen bideoan ikusgai dituzue egun hartako zenbait pasarte.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!