MILA ESKER XAMARIKO EGUNEAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!
Joan zen larunbatean euskaraz bizi nahi dugula erakutsi genuen Uharteko iVirgen Blanca Ikastetxe Publikoan ere.
Bertan izan ginenok gogoz aritu ginen ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ekintzetan egiten duguna erakusten, aisialdia euskaraz bizitzea posible dela erakusten.
HIp-hop, batukada, xakea, euskal dantzak,irristaketa, arropa diseinatu, panderoa, zirkoa, kitarra... aukera ezberdinak patioa euskaraz betetzeko. Bestalde, tailerretan buruari eragin, musika sortu eta zaborra birziklatu genuen,
Rikardoren oroitza gurekin izan genuen urtero legez, dagoen lekuan dagoela gurekin batera eguna ospatzen ari zela ziur gaude.,
mila esker benetan horrelako egun polita posible egiteagatik.