Kide elkartua

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Uranga

Marc Carney Kanadako Lehen Ministroak plazaratu zuen Europar Batasunaren lehen “kide elkartua” izateko asmoa. Hobe esanda, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak begi-keinuak egin zizkion urrats hori eman zezan. Euskaldunok, behintzat, ez dugu inoiz jakin bikoteko zeinek eman behar duen lehenbiziko urratsa.

 

Proposatutako harreman – eredua, kide elkartuarena, berez, berrikuntza bat da. Gure gizarte moderno honetan sarri gertatzen da. Bikote- harreman formulak ugaritzen ari dira eta nahi bezain beste aurkitu ditzazkegu: bikote ezkondua, izatezko bikotea, bikote irekiak edo polimaitasuna.

 

Aldatu ez dena da gizakion portaera. Jeloskor jarri da bere aurreko maitalea. Trump presidenteak zergak igotzearekin mehatxatu zigun banatu eta hurrengo egunean. Urruntze agindua merezi ote?

 

Badira beste batzuk kide elkartua baino zerbait gehiago izan nahi dutenak, harreman serio baten bila dabiltzanak. Serbia, kasurako. 2014n ofizialki ekin zion harremantzeko prozedurari, eta 12 urtez geroztik kalabazinak baino ez ditu jaso gure aldetik. Gertutasun fisikoa ez omen da nahikoa eta harreman afektibo iraunkor izateko ezinbestekoa dugu gertutasun espirituala.

 

Ratko Mladic, “Srebrenicako harakina” goitizen beldurgarriaz ezagutua, abuztuan hil zen, eta Belgradon ikusitako beren aldeko aldeko gorazarreak ez dute bereziki laguntzen Serbia gure “soul mate” bilakatu dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!