Nafarroako Bertsozale Elkartea

Egitekoa: bertsolaritza sustatu, ikertu eta bere etorkizuna bermatzea

2015(e)tik partaide / 171 post
Jarraitu
Anjel Martikorena bertsolaria zendu da

2025 abu 25

82 urterekin zendu da etxean bertsozaletu eta lagunartean trebatu zen igoarra.
Urriaren 4an abiatuko eta azaroaren 29an amaituko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2025 uzt 02

Auritzen hasiko da NBT25, 24 bertsolarirekin. Finala Nafarroa Arenan izango da. Nafarroan bertsolaritza izaten ari den gorakadari esker, urrats kuantitatibo eta kualitatiboa emateko apustua egin dugu.
Ekainaren 1ean Nafarroako gazteen Bertso Eskolen eguna ospatu dute Iruñean

2025 eka 03

Iruñeko Txantrea auzoan ospatu da eguna, eta Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko 75 gaztek parte hartu dute bertan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat.
Endika Legarrak irabazi du Jauntsaratseko saioa, eta osatu da txapelketarako sailkatuen zerrenda

2025 mai 30

55 lagunen aurrean jokatu da bigarren aurrekanporaketa, Jauntsaratseko Apeztegiberriko ganbaran. Bertan, Endika Legarrak bildu du puntu gehien, eta hortaz, zuzenean sailkatu da txapelketara, aurreko …
Xabi Maiak irabazi du Iruñeko sailkatze saioa, eta zuzenean sailkatu da txapelketara

2025 mai 23

20 bat lagunen aurrean jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatze saioa, Iruñeko Peña Rotxapean. Elizondoko bertsolariak irabazi du saioa, eta hortaz, zuzenean sailkatu da urrian ha…
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

2025 mai 16

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira…
Nafarroako Bertso Eskolen eguna, ekainaren 1ean Iruñeko Txantrea auzoan

2025 mai 07

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute ekainaren 1ean, Txantrean. Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan.
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolartekoa

2025 api 11

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde…
2025eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa apirilaren 11n jokatuko da, Irurtzunen

2025 api 08

14 eta 18 urte bitarteko sei bertsolari gaztek hartuko dute parte apirilaren 11n Irurtzunen jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 39. edizioan. Pikuxar Euskal Txokoan izanen da …
Ireki da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea

2025 mar 31

Martxoaren 31tik apirilaren 14ra bitarte izanen da zabalik izen-ematea, 2007an edo aurretik jaiotako Nafarroako bertsolarientzat. Maiatzean jokatuko da sailkatze fasea; txapelketa bera, urritik azaro…
Nafarroa Garaiko bertsolaritza ikertzeko deialdia abiarazi du Bertsozale Elkarteak

2025 mar 10

4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio hautatzen den ikerketa proiektuari, eta ikertzaile, edo ikertzaile taldeak, urtebeteko epean gauzatu beharko du proiektua. Nafarroako bertsolaritza edozein j…
Bertsoaroa: urtez urte, sustraiak indartzen

2025 ots 24

Aurtengo Bertsoaroari ginga jarriko dion bertso-afariaren faltan, orain arteko saioen «balorazio positiboa» egin dute antolatzaileek. Saio guztietan «ikusle mordoa eta giro ederra» izan da.