Zabalik da Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Bertsozale Elkartea 2016ko urr. 13a, 13:35
Argazkia: Elizondon jokatutako finala.

Urriaren 16ra arte dago zabalik Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa 2017ko hasieran jokatuko da baina aurrez lehen aldiz parte hartzen dutenekin kanporaketa saio bat egingo da.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako talde antolatzailea aspaldian ari da lanean 2017ko Txapelketako antolaketan. Txapelketa 2017ko otsailean abiatuko da eta apirilean amaituko. Hori baino lehen, aurten kanporaketa saio bat jokatuko da Txapelketan lehen aldiz parte hartzen dutenekin.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da jadanik. Urriaren 16an amaituko da izena emateko epea.

Izen-ematea bi modutara egin daiteke:

  • nafarroakotxapelketa@bertsozale.eus helbide elektronikora idatziz.
  • 948143747 telefonora deituz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!