Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkartuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.
Honakoa da bigarren faseko egutegia:
Otsailak 19, ostirala:
Barañaingo Haizea elkartean 20:30ean, bertso-saioa
Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) – Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu)
Otsailak 26, ostirala:
Leitzako Atekabeltz gaztetxean, bertso-saioa: Atekaberts (Leitza) – Unibertsolariak (Lesaka)
Martxoak 4, ostirala:
Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, bertso-merendua: Obario Maldikoak (Iruñea) – Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)
Igantziko Biltoki elkartean, bertso-saioa: Unibertsolariak (Lesaka) – Atekaberts (Leitza)
Etxarri-Aranazko gaztetxean, bertso-saioa: Einnekin (Etxarri-Aranatz) – Larungo antenak (Bera)
Martxoak 5, larunbata:
Berako Kataku ostatuan, bertso-merendua: Larungo antenak (Bera) – Einnekin (Etxarri-Aranatz)
Fase honetan saioen egitura mantenduko bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz.