Lizarrako final-laurdenean, Ander Fuentes "Itturrik" lortu du sailkatze zuzena

Martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du "Itturrik". Eneko Fernandezek egin du bigarren eta saioko laukote gaztea atzetik izan da; Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu hurrenez hurren.

160 bertsozalek jarraitu zuten Lizarrako final-laurdeneko saioa. Herritarren presentzia nagusi eta aretoa beteta, giro epelean abiatu zuten bertsolariek saioa. 25 urtetik beherako lau bertsolari gazte izan ziren oholtza gainean, Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak, Josu Sanjurjo lesakarra eta Mikel Lasarte barañaindarra, bere lehen parte-hartzearekin. Haiekin batera, azken Txapelketa Nagusian ibilitako Eneko Fernandez, Nafarroako Txapelketan bigarren aldiz lehian dabilena eta Ander Fuentes "Itturri" zubietarra, Txapelketako parte-hartzean beteranoena.

Anderrek puntu gehien batuta, Lesakako finalaurrekorako txartela lortu zuen eta gainontzekoek, igandean jokatuko den Lakuntzako azken final-laurdeneko puntuazioen zain egon beharko dute. Sailkapen orokorraren arabera, final-laurden bakoitzeko irabazleek eta 13 puntuaziorik onenek egingo dute aurrera.

Lizarrako puntuei erreparatuta, honakoa izan zen emaitza:

BertsolariaPuntuazioa
Ander Fuentes "Itturri" 251,5 puntu
Eneko Fernandez 243,5 puntu
Josu Sanjurjo 230,5 puntu
Iker Gorosterrazu 230 puntu
Mikel Lasarte 224 puntu
Egoitz Gorosterrazu 204,5 puntu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!