Otsailaren 6an, larunbatarekin eta Inauteriarekin batera Berriozar kantuz ekimenaren bigarren saioa antolatu da. Abenduan ospatu zen saioaren arrakasta ikusi eta gero Zorroka Elkarteak bigarren saioa antolatu du Otsailaren 6rako. Hasiera Euskal Herria Plaza izanen da eguerdiko 12etan. Berriozar kantuz ekimena euskal kanta ohikoak kalez kale eta modu herrikoiaz kantatzean datza. Zatozte parte hartzera!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!