Parlamentuak ez du onartu Iruñeko gaztetxearen auzia negoziatuta konpontzea

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko abe. 10a, 08:13

Compañia kalean okupatu dute etxebizitza bat Gaztetxea sortze aldera.

Ahal Duguk mozioa aurkeztu du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu gazteak entzuteko. Geroa Bai eta PSN abstenitu egin dira, UPN eta PP kontra agertu dira. EH Bilduk eta Ezkerrak baino ez dute babestu.

Iruñeko Compañia kaleko eraikin okupatuaren auzia negoziazio bidez konpontzea nahi izan du Podemos-Ahal Dugul. Nafarroako Gobernuari eskaera hori egin dio: Erabakirik hartu aurretik gazteekin hitz egiteko eskatzen zion testuak gobernuari. Ahal Duguk aurkeztutako mozioari EH Bilduk eta Ezkerrak eman diote aldeko botoa. UPN eta PPN aurka agertu dira eta Geroa Bai eta PSN abstenitu egin dira.

Ahal Dugu-ko parlamentari Laura Perezek ez du ulertu abstenitu diren alderdien jarrera, egin duten proposamena "oinarrizkoa" izan delako. "Indarra erabilita esku hartu aurretik alde guztiak entzuteko eskatzen zuen proposamenak. Era berean, aldarrikapen ekintza egin dutenei auzokideekiko bizikidetza konpromisoa eskatzen diegu".

Geroa Baiko Koldo Martinezek azaldu duenez, abstenitu egin dira ez dutelako parte hartzerik izan testua idazteko orduan. "Alde bakarreko erabakiak eta okupazioa ez dira irtenbidea".

Iruñeko Udaleko talde sozialistak, bestalde, udal gobernua kritikatu du, okupazio ekintzaren inguruan "jarrera argirik" izan ez duela uste duelako. Era berean, salatu du gobernua babesten duen Aranzadi taldeak gazteek legea urratzea "ontzat" jotzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!