Nafarroako Ogasunak bihar igorriko ditu pagatzera atera diren Errenta eta Ondare zergaren aitorpenen bigarren zatiak. Guztira 82.000 errentaren aitorpen dira, eta horiengatik aurreikuspena da 58,66 milioi euro biltzea. Gainera, Ogasunak Ondare zergaren bigarren zatiaren emaitzak bidaliko dizkie beste 6.000 zergapekori. 22,38 milioi euro bilduko ditu Ogasunak horri esker.
323.698 aitorpen aurkeztu dira 2014ko Errentaren Aitorpenaren kanpainan; horietattik %72 itzultzekoak izan dira, eta %28 pagatzekoak. Jasotzera atera zaizkienen gehienek jaso dute dagoeneko dagokiena, %96,45ek hain zuzen (183,63 milioi euro).