Nafarroako Gobernuak 3.897 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Joxerra Senar 2015ko aza. 17a, 13:27

Aurtengo aurrekontu luzatuekin alderatuta, 135 milioi euro gehiago izango ditu gastu publikorako.

Ehun eurotik 55 euro gastu sozialetara bideratzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak. Hezkuntzak, Osasunak eta Gizarte Eskubideen departamenduak %6,2ko igoera izango dute datorren urtean, baldin eta aurtengo aurrekontu luzatuekin alderatuz gero. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela, eta 2015erako erabilitako gastu aurreikuspenarekin alderatuta, Osasunean %5,9, Hezkuntzan %4,9 eta Gizarte Eskubideen departamenduan %6,2 igoko da gastu publikoa

Gaur goizean Gobernua kontseiluak 2016eko aurrekontu proiektua onartu du. Kontseilua egun bat aurreratu du, bihar Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak linfedema kentzeko ebakuntza izango duelako. Barkosek, Mikel Aranburu Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ana Ollo Gobernuko eledunak proiektuaren nondik norako nagusiak azaldu dituzte. Barkosek zehaztu du gobernuaren nahia dela urtarrilerako aurrekontua onartua izatea. Atzo Geroa Baiko Koldo Martinezek aipatu zuen "atzerapen bat" egon litekeela eta otsailaren 1erako onartua izatea espero duela.

Zifra nagusiei dagokionez, 3.500 milioi euroko gastu-muga izango du Nafarroako Gobernuak, irailean Aranburuk aurreratutako zifra baino 20 milioi euro gehiago. Ekonomia kontseilariak aipatu duenez, igoera hori zerga erreforman ezarritako azken aldaketen, hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenen eta zeharkako zergen bilketari buruzko proiekzioen ondorioz dela. Aurtengo aurrekontu luzatuekin alderatuta, 135 milioi euro gehiago izango ditu gastu publikorako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!