Kanaki ekoiztetxearekin egin du De la Fuentek Minerita. Potosiko (Bolivia) Cerro Rico meategi inguruan emakume talde batek bizimodua aurrera nola ateratzen duen azaltzen du dokumentalak, eta iaz film labur dokumentalaren Goya saria irabazi zuen.
Haren kategorian 74 lan aurkeztu dituzte, eta Minerita hamar onenen artean aukeratu dute. Urtarrilaren 14an, sariarengatik lehiatuko diren azken bost finalistak aukeratuko dituzte. Oscar sarien jaialdia otsailaren 28an egingo dute, Hollywoodeko Doby antzokian.