Geroa Bai-EH Bildu-Ahal Dugu gobernua da Nafarroako herritarren artean gogokoena

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko urr. 7a, 19:02

Nafarroako politikarien artean Uxue Barkos da bost puntuak gainditzen dituen bakarra.

[Ikusi Berrian]

CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak maiatzeko udal eta foru hauteskundeen osteko inkesta egin du. Tartean, galdetu du zein den herritarrek gustukoen duten gobernu konbinazioa, eta, Nafarroan, Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bilduk osatutakoa da aukera nagusia.

Galdetutakoen %32,7k lehenetsi dute aukera hori. Bigarren aukera Geroa Bai-PSN-Ahal Duguk osatutako koalizioa litzateke (%15,4), eta hamarretik batek nahiko luke UPNk, PPk eta PSNk osatutako gobernu bat.

Politikarien artean, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak du balorazio onena: 10 puntutik 6,2. Barkos da bost puntu baino gehiago dituen bakarra. Laura Perez Ahal Dugu-ko idazkari nagusia da hurrengoa (4,83), eta EH Bilduko parlamentari Adolfo Araiz hirugarrena (4,72). Maria Txibitek (PSN, 3,9), Jose Javier Esparzak (UPN, 3,37) eta Ana Beltranek (PPN, 3,23) lau puntu baino gutxiago eskuratu dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!