Hori bera berretsi du gaur Fernando Domiguez Osasun sailburuak ETBri eskainitako elkarrizketan. Haren esanetan, urtea bukatu baino lehen, hala erabakitzen duten emakumeek, Osasunbideako erietxeetan abortatu ahal izango dute.
Neurria aurrera eramateko garaian Nafarroako sozialisten babesa espero du Dominguezek, ez, ordea, UPN eta PPrena.