Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak helegitea jarri du Iruñeko udal gobernuaren aurka. Izan ere, plazaratu duten komunikatuaren arabera, txupinazoan ikurrina udaletxeko balkoian jarri izanak "indarrean dagoen legedia urratzen du".
Joseba Asiron alkateak iragarria zuen ikurrina jarriko zutela udaletxean, bain, aldi berean, Ikurren Legea beteko zutela. Asironek azaldu duenez, "protokoloak ahalbidetzen du" bandera balkoian jartzea, nahiz eta legeak zehazten duen soilik lau bandera egon litezkeela udaletean: Iruñekoa, Nafarroakoa, Espainiakoa eta Europakoa.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!