Aste honetako erasoak salatu dituzte Barañaingo jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko eka. 28a, 22:18

Barañaingo jaietan aste honetako erasoen aurka egin duten manifetazioa. / Jagoba Manterola, Argazki Press

Ehunka lagun bildu dira manifestazio batean aste honetako erasoen aurka.

[Albistea Berria-n]

Arratsaldeko zazpietan abiatu da manifestazioa Barañaingo Udaletxeko plazatik. Aste honetan sexu eraso bat salatu dute jaietan, eta horren ondoren emakume baten autoan margoketa homolesbotransfobikoak egin dituztela ere salatu dute. Horren aurka, Eraso sexistarik ez lelopean manifestatu dira. "Gertakari hauen aurrean, haserrea eta amorrua baino ezin dugu sentitu, eta erasoak izan diren emakumeei indarrez eta elkartasunez beteriko besarkadarik beroena bidali nahi diegu".

Manifestazio amaierako oharrean azpimarratu dute erasoak horiek baino gehiago izaten direla jaietan: ukipenak, hitzezko erasoak, gutxiespena eta begirada zikinak, besteak beste. "Eraso hauek ezin ditugu kasu bakan gisa aztertu, ezta jai girora mugatu ere. Erailketak eta bortxaketak icebergaren punta besterik ez dira, eta ikusten ez den sistema oso bat dago azpian holako egoerak ahalbidetzen dituena; sistema heteropatriarkala".

Egoera horretan, "erasotzaileak diren pertsonak ez ezik, erasokor diren jokamoldeak ere" salatzera eta borrokatzera deitu dute, salbuespen eta aitzakiarik gabe. "Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!