UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean antolatu dituzten jardunaldiak dira, Herria, nazioa, estatua... eta euskarekin zer?izenburupeko azken Jakin-en zenbakiak jaso dituen hausnarketekin segitzeko helburuz.
Azken urteotan pil-pilean dagoen eztabaida bati eskaini dio aldizkariak azken zenbaki hori: euskaraz eta naziogintzaz ari baitira Alaitz Aizpuru, Haritz Garmendia, Koldo Izagirre, Unai Apaolaza, Joxe Manuel Odriozola, Jule Goikoetxea, Eduardo Apodaka eta Idurre Eskisabel. Horietako askok hartuko dute parte bihar hasiko diren jardunaldietan.