UPNk uko egin dio Geroa Bairekin biltzeari

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko eka. 2a, 18:43

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan lehen bi indar bozkatuenak izan zirenek —UPN eta Geroa Bai— bilera egitea "itxurakeria" delakoan, Javier Esparza UPNko zerrendaburua ez da Uxue Barkos Geroa Baikoarekin batzartuko: "Gure iritziz, lerro gorriak daude, eta Bildurekin eginiko edozein akordio ez da morala". Barkosi galdegin dio Bilduri eska diezaiola "terrorismoa gaitzesteko eta biktimei barkamena eskatzeko".

Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiari babesa emanda, Geroa Baik "lerro gorri" hori gainditu duela uste du Esparzak, eta gaineratu du "gidoia" betetzen ari dela, Asiron Iruñeko alkate eta Barkos Nafarroako Gobernuko presidente izateko bidean.

Halaber, Esparzak kritikatu du Ahal Dugu eta Ezkerra "konplize" gisa erabili dituztela Geroa Baik eta EH Bilduk Nafarroa "euskal diputazio bat gehiago" izan dadin. Horren harira, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari kontuak eskatu dizkio "Batasunako gobernu bat" babesteagatik.

Enrique Maia UPNko Iruñeko zerrendaburuak ere gogor jardun du: "ETA gaitzesten ez dutenek gobernatuko dute". Nabarmendu du UPNk EH Bilduren zinegotzi kopurua baino bi bider gehiago dituela, eta Iruñea kudeatzeko "zailtasun handiak" izango direla iragarri du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!