'Oneka marrazoa'-ren emanaldiak izango dira asteburuan Ene Kantak-en eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mai. 6a, 14:00

Igandean Altsasun emanaldia eskainiko du Ene Kantak taldeak. 17:00etan hasiko da, Iortia kultur gunean. 

Oneka marrazoa-k Igorreko eta Altsasuko plazak bisitatuko ditu asteburuan. Larunbateko saioa Igorreko kultur etxean izango da, 17:30ean. Igandekoa 17:00etan hasiko da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikuskizunean Ene Kantak bildumako azken diskoko hainbat kantu eskainiko dituzte, guztiak itsasoarekin loturikoak.

Haurrentzako hogei kantak osatzen dute bilduma, eta grabaketan parte hartu dute euskal kultur, kirol eta gizarte arloko pertsona ezagunek. Tartean dira Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Hesian taldeko Zuriñe eta Fran, Enrique Villarreal Drogas, Kutxi Romero, Manolo Garcia, Igor Ijurra, Alaia Martin, Oinatz Bengoetxea, Abel Barriola, Jon Apezetxea, Nagore Arizaga, Ana Isabel Martinez, Silvia Ederra, Oier Sanjurjo, Asier Riesgo, Markel Bergara, Imanol Agirretxe, Gorka Iraizoz eta Mikel San Jose.

Herri kantak moldatu eta gaurkotu dituzte hainbatetan; guztiak itsasoaren gaineko hitzekin egin dituzte. Gainera, haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak asmatu dituzte, DVDan ikus daitezkeenak. Horiekin batera, Euskal Herri osoko hamabi ikastetxetako haurrek parte hartu dute egitasmoan, 500 haur, orotara. Bideoetan eta CD-DVDaren azalean agertzen diren irudiak Kukuxumusuk egin ditu. Abesti bakoitzak bideoklip bat du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!