[Albistea Berrian]
Nafarroako Parlamentuak 2014ko abenduaren 2an onartu zuen Osasunaren zorra berregituratzeko foru araua. Horren arabera, Nafarroako Gobernuak berme bat eman zion klubari, hamabost urteko epean Osasunak zorrak kitatu ahal izateko.
Nafarroako Gobernuaren neurri hori ikertu zuen Europako Batzordearen Lehiarako Zuzendaritza Orokorrak. Organo horrek, ordea, ebatzi du neurri hori ez dela Europako Batasunaren araudia urratzen duen estatuko laguntza bat, eta beraz, artxibatu egin du ikerketa.