Adolfo Araizek atzo Burlatan eztabaida egiteko proposamena luzatu zion Jose Javier Ezparzari, UPNko zerrendaburuari. Araiz prest dago “iraganaz, gatazkaren konponbideak eta jarrerez” hitz egiteko, baina baita ustelkeriaz eta kudeaketa ereduaz ere.
Adolfo Araizek baieztatu du gaur eguerdian Ezparzaren baiezkoa jaso duela: "UPNren hautagaiak, Javier Esparzak onartu du nirekin, aurrez aurre, eztabaida bat egitea. Aldaketaren beste pauso bat".
Navarra TV-ko Roberto Camarak egindako eskaerari eman dio baiezkoa berez Esparzak. EH Bilduko iturrien arabera, laster eztabaidatuko dute UPNrekin eztabaidaren tokia, eguna eta telebista katea.