Sanferminetako iragarki sexisten kontra egiteko eskatu diote peñek Iruñeko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 14a, 19:32

Iazko txupinazoan gertatutako erasoak erabili dituzte bidaia antolatzaile ugarik publizitate gisa.

[Albistea Berrian]

Sanferminetara joatera deitzeko hainbat enpresak egindako iragarkien artean irudi sexistak ageri direla salatu du Iruñeko Peñen Federazioak, eta esku hartzeko eskatu dio udalari. Ohar batean adierazi duenez, iazko txupinazoan gertatutako sexu erasoen irudiak erabili dituzte hainbat bidaia antolatzailek erakargarri gisa.

Federazioak gogoan izan du iazko sanferminetan sexu erasoen kontra abiatutako kanpaina, eta deigarria iruditu zaio kanpaina horren ostean udalak esku hartu ez izana iragarki horien aurrean: "Erasoen irudiak erabiltzeak eta horien aurrean erantzun irmorik ez egoteak ahalbidetzen du urtero-urtero gure jaietan emakume ugarik erasoak jasatea". Gainera, salatu dute Iruñea "legerik gabeko hiria" delako irudia ematen dutela iragarkiok.

Festak "berdintasunean eta sexu erasoetatik libre" ospatu ahal izatearen alde lan egiten jarraituko duela agindu du federazioak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!