Independentistak sareak "joko taktikoak" utzi, eta independentziarantz urratsak egitera deitu ditu alderdiak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko api. 5a, 16:20

'Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu independentziari!' lelopean milaka lagun elkartu dira Iruñean. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

 

[Albistea Berrian]

Independentistak sareak aurten ere Iruñea aukeratu du Aberri Eguna ospatzeko. Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu independentziari! leloarekin milaka herritarrek egin dute bat deialdiarekin. Aldarrikapena eta jaia uztartuz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdian manifestazio jendetsua egin dute Golem zinemetatik abiatuta.

Independentistak sareko kide Txutxi Ariznabarretak alderdiei luzatu die mezua. Haren esanetan "joko taktikoetan eta interes alderdikoietan trabatuta" daude alderdiak, "etorkizunera" begiratu beharrean. Hori dela eta, dei egin die "lehenbailehen" muga horiek gainditu, eta independentziara bidean pausoak ematera: "XX. mendeko posibilismo autonomistek ez dute balio. Independentzia da alternatiba bakarra".

Besteren artean, Iruñean izan dira EH Baiko eta EH Bilduko kideak. Joan den asteazkenean aurkeztu zuten adierazpen bateratuan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko unea dela azpimarratu eta estaturik gabeko nazioekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuten. EAk, berriz, gogoratu du bere helburua "euskal estatu bateratua" lortzea dela, eta aurtengoa "demokrazian sakontzeko urtea" izango dela.

Erlazionatuak

Aberri Eguneko egitaraua

Euskalerria Irratia 2015 api 04 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!