Estatuak eragindako motibazio politikoko biktimen legea, aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mar. 26a, 18:26

Eskuin muturreko taldeen biktimak ere aintzat hartzen ditu lege ekimenak; 27 boto jaso ditu alde, eta 22 kontra. Legealdiko azken osoko bilkura izan da Nafarroako Parlamentuan.

 
Gaur da legealdiko azken osoko bilkura, eta gai garrantzitsuak dituzte eskuartean. Horietako bat da emakumeen kontrako indarkeriari buruzko lege berria. Aho batez onartu du Parlamentuak. Estatu indarkeriaren biktimei buruzko legea ere 13:30ean onartu dute, eta CANi buruzko ikerketa batzordearen ondorioak bozkatuko dituzte.

Motibazio politikoko biktimen legea onartu dute Ezkerrak, PSNk, Bilduk, Aralar NaBaik eta Geroa Baik.

"Emaitza txukuna dela iruditzen zaigu", laburbildu du BIlduko Bakartxo Ruizek. PSNko Juan Jose Lizarbek gaineratu du zuzenbidera egokitzen dela eta "neurtua" dela. Ezkerrako Txema Mauleonen arabera, "legea berandu badator ere, inoiz ez da berandu".

UPNk eta PPk kontra bozkatu dute. UPNko Carlos Garcia Adaneroren arabera, Nafarroan aldaketa politikoaren irudia emateko ezinbestekoa zen legea. "Gatazaka baten irudia eman behar da eta biktima batzuk eta besteak parekatu behar dira". PSNri eta Ezkerrari gogorarazi die bere botoek ez dutela ematen eta UPNrekin kontsentsua bilatu ordez EH Bildurekin egin dutela. "Zuen helburua da BIlduri kontent uztea, hori da ordaindu beharreko prezioa".

PPko Eloy Villanuevaren arabera, ulertezina da PSNren jarrera eta gertakariak aztertzeko ikerketa batzordea eratuta, "justizia paralelo bat" sortzea egotzi die baiezkoa eman duten taldeei. Bere ustez, zuzenbide estatua auzitan jartzen du legeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!