53 urteko emakume bat hil da, atzo iluntzean Arguedasen izandako errepide istripu baten ondorioz. Ezbeharra NA-134 errepideko 14. kilometroan gertatu zen, 20:15 aldean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, autoa errepidetik atera zen, eta segurtasun hesien aurka jo zuen.
Hiru bidaiari zihoazen autoan. Gidaria, 64 urtekoa, onik atera zen. 53 urteko emakumea, berriz, gidariaren ondoan zihoan, eta larriki zauritu zen. Berehala, Tuterako Ospitalera eraman zuten, baina goizaldean hil egin da. Haren alaba ere ospitaleratu egin zuten, zauri larriekin.