Asier Aranguren, Egoitz Lopez de Lacalle eta Jose Campo askatu egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mar. 10a, 18:00

Bermea ordaintzeko tramiteak egiten ari dira, eta bihar arratsalderako espero da hirurak aske geratzea, Gaizka Aranguren kazetari eta Asier Arangurenen anaiak BERRIAri baieztatu dionez.

Iazko urtarrilean EPPK-ko mintzaidetza taldearen aurkako operazioan atxilotu zituzten.

Gaizka Aranguren izan zen Etxerat presoen seniden elkarteak Europako Parlamentura eginiko joanaldiaren kideetako bat. Sakabanaketa bukatzeko mezua hedatzeko, Etxerat-ek batzarrak egin zituen europarlamentari ugarirekin.

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontrako operazioa egin zuen iazko urtarrilaren 8an Guardia Zibilak. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz izan ziren atxilotuak.

2012ko uztailean aurkeztu zuten Mintzaidetza Lanetarako Taldea. Presoen auziari buruz hitz egiteko EPPK-ko mintzakideek dituzten zailtasunak direla-eta izendatu zuten bitartekari lanetan arituko zen talde bat. Aurkezpenean, azaldu zuten gizarte eragileei presoen hitza helarazten eta eragileen iritzia jasotzen saiatuko zirela. Hainbat bilera egin zituzten eragile politiko eta sozialekin.

'Asier ETA biok' filmeko protagonista

Aitor Merino zinegilearen eta Arangurenen adiskidetasuna kontatzen duen Asier ETA biok filmeko protagonista da Aranguren. Espainiako herritarrei euskal gatazka beste era batera erakusteko eginiko ahalegina da filma.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!