Epaileak, fiskalak eta akusazio partikularrak eskatutako zigorra baino zigor txikiagoa ezarri dio Polori. Hurrenez hurren, gidabaimena bi urterako eta hiru urterako kentzea eskatzen zuten. Isun handiago ordaintzea ere eskatzen zuten, eta Kontuz elkarteak, hamar hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen.
Urte eta erdirako gidabaimena kentzea eta 2.100 euroko isuna ordaintzea zigortu dute Ignacio Polo Iruñeko Hiri Segurtasuneko zinegotzi ohia. UPNko zinegotziak 2014ko udaberrian dimititu zuen, alkohola edanda zihoala gidatzen harrapatu eta gero.