Tafallan borroka batean larri zauritutako adingabe bat hil da

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko ots. 10a, 19:32

Nerabe talde bat borroka jazotako tokian.

Tafallako gazte bat Iruñeko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean hil da. Liskar batean jasotako kolpeen ondorioz zendu da; 17 urte zituen.

Astelehen iluntzean zauritu zen, Tafallan bertan, gaur goizean Iruñeko ospitalean zendu den gaztea. Tafallakoa zen, eta adingabea. Beste gazte batzuekin izaniko borrokan zauritu zen. Zenbait berri iturriren arabera, lurraren kontra hartutako kolpe handi batek zauritu zuen larri.

Gertaerekin zerikusia dutelakoan, 15 urteko mutil bat eta 16 urteko bat atxilotu ditu Nafarroako Foruzaingoak. Epailearen aurrean dira biak deklaratzen.

Tafallako instituto politeknikoak bertan behera utzi ditu eskolak, mutila bertako ikaslea baitzen. Iluntzean, udalbatza bilduko da Tafallan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!