Maskarak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2020ko ots. 17a, 13:01

Maskara jantzita daukan jendea agertzen zait pantailan geroz eta gehiagotan. Berdin du nongoa den albistea: ezagutzen ez dudan Txinako hiri batean edo Eibarren, Ermuan, Zaldibarren, arnasbideak babestuta dabil jendea, agertu berri den birus bat, dioxinak, furanoak, amiantoa, auskalo zer dabilelako airean. Gaur oraindik deigarria egiten zaigu kalean jendea maskara jantzita ikustea. Akaso bihar edo etzi normaltasun berria hori izango da. Ez dut sinesten zibilizazioak kolpe bakar batez eraisten dituzten katastrofe handietan, pelikuletan ikusten diren gauzak dira horiek. Konbentzituta nago, ordea, endekapen gradual baina geldiezin batek ekar ditzakeela gure bizitzarentzat, bizitzarentzat oro har, Hollywoodeko superprodukzio batekoak bezain ondorio desastrosoak, espektakulu gutxiagorekin bada ere. Baina orain arte dena onez onean dabilela errepikatzen jarraitzen dugu, gogoratu gabe garrantzitsuena ez dela erorialdia, baizik eta lurreratzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!