"A little less conversation"

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2019ko aza. 25a, 12:32

Mastodon sare sozial librean ikusi dudan argazki batean zera irakur daiteke: "Imajina ezazu Facebook eta Instagram ezabatzen dituztela eta boom! Jada ez zara aktibista bat". Kontuak badu grazia; are handiagoa oraindik bi plataforma horiei gehitzen badiezu jende ekintzaileak maiteena dutena: Twitter. Azkenaldian gauzak egiten ari garen moduaz pentsatzeko ere balio dezake kontu honek ordea, broma guztiek bezala, badaukalako benetako oinarri bat: jende askoren aktibismo politikoa publikoki postura bat hartzera mugatzen dela –eta hori asko erraztu digute tresna digitalek–, baina jarrera erakustetik harago, gutxitan dago ekintza zehatzetarako deirik. Sareetan izaten ditugun ika-mika politiko gehienak ere "posizionalak" dira –nor kokatu den non zer gaitan– eta elkarrengandik nahiko gertu zegoen jendea etsaitzeko gehiago balio dute elkarrekin zerbait antolatzeko baino. Nork esan behar zigun XXI. mende hasierako gaitz honi aurre egiteko formula Elvis Presleyk zeukala: "A little less conversation, a little more action".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!