Putzua

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2019ko urt. 28a, 11:37

Egun asko iraun duen erreskatearen ondoren, hilda agertu da Andaluziako herri batean putzura erori zen haurra. Zoritxarrez, hori gertatzea zen posibleena. Baina, hain zuzen, bazirudien egoeraren detailerik txikiena ere esplikatu diguten telebista espainiarrek ez zutela aukera horri buruz hitz egin nahi, eguna joan eta eguna etorri haurra putzutik ateratzeko lanen kontakizuna egiten zuten bitartean. Inportanteena, dirudienez, gaiari soka ematen jarraitzea zen. Hitz egin dezagun honetaz, audientzia ematen du eta, topikoa topikoaren gainean, geure buruak aspertzeraino eta, posible bada, pixka bat harago.

Espektakulu tamalgarria ikusi dugu, informatzeko helburua baino, herritarren emozioak mobilizatzea xede izan duen operazio mediatikoa. Norantz mobilizatu? Egunotan telebista jarri duenak entzunak izango ditu "Espainia guztitik" iritsi diren elkartasun keinuen ingurukoak, baita Guardia Zibilak egindako lanari txaloak ere. Boltaje handiko panorama politikoaren erdian, gertakari lazgarri honek balio izan die batzuei euren nazionalismoa bultzatzeko ere. Putzu horretan ez erortzen ahalegindu behar genuke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!