Vascoak dira

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko ots. 5a, 13:12

Handia pelikula ikusi duenak buruan izango du filmeko dialogo bat: Espainiako monarkiako kide batek galdetzen du ea Migel Joakin Eleizegi, "Altzoko Handia", atzeratua ote den. "Ez, euskalduna da", erantzuten diote, baina egoera anbiguoa da, ez da argi geratzen Handiak gaztelaniaz ez jakiteagatik ez duen hitz egiten ala euskaldun izateak burmuina mantsotzen diolako.

Filmak merezi duela uste dut. Merezi zuen Donostiako Zinemaldian, merezi izan du estreinatu denetik eta Goya sarien parafernalia guztiak aupatu baino lehen ere. Baina bai Handia-rekin, bai Moriartikoen aurreko lanekin, kanpoko aitortza begi-bistakoa izan arte ez dituzu ikusi politikari eta sindikoak pelikulari txaloka. Joaten dira zinemara? Zein da irakurri duten azken liburua?

Aparteko aukera ematen dute honelako errekonozimenduek beste mundukoak ez diren politika kulturalak arrakasta gisa saltzeko, baina ez gaitezen engaina: agintariak gure kultur-sistema indartzeko ikuspegi estrategikorik gabe ari dira lanean. Eta ez da atzeratuak direlako. Vascoak dira, hori da dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!