Egoera bideratu nahian

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko urt. 29a, 12:22

Azkenaldian metropoli foraletik datozen albiste politikoak ikusita, ajea gainetik kendu gabe lanera zoazen astelehen baten itxura du kontuak. Adibidez, azken astean Nafarroako Podemos ematen ari den espektakuluak parekorik ez duela esango nuke. Baina gezurretan ariko nintzateke: Podemos mota honetako espektakuluetan espezializatzen ari da azken bolada luzean. Badirudi purga non-stop batean sartuta daudela, aldiro sortzen da ildo ofizialetik pixka bat urrundu delako lepoa moztu behar zaion norbait. Pena emango lidake, noizbait sinetsi izan banu alderdiak hasieran saldu zuen politika berriaren istorio hura. Baina ez da hori. Inbentoa hondoratzeak ematen dit pena: UPN kanporatzeko beharrezkoa zen boto kopuru bat mobilizatzea lortu zuen alderdi moreak eta beldur naiz oraingo egoera honekin, orokorrean Espainiako Estatu osoan bizi duen momentu eskasarekin, hurrengo Nafarroako hauteskundeetan zenbakiek emango ez ote duten.

Egoera hau nola bideratu erabakitzeko elkartu nintzen Juan Kruz Lakastarekin Donostian, San Sebastian egunean. Bigarren astelehena da geroztik. Oraindik ez zait ajea pasa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!