Beldurrak aldatu behar zuen bandoz, ez zuek

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko urt. 8a, 12:29

Nonahi ikusi ditugun urteko disko, liburu eta film onenen zerrenden artean, iazko albiste nagusien laburpenetan, aurtengo espero diren aurreikuspenetan, inon ez dut ikusi giroa bustitzen duen gertakari politikoa. Alegia, ahultzen ari direla indarrak duela hamarkada bat abiatu zuten krisi ekonomikoaren aurka altxa zirenen artean; orduan eta orain agintzen zuen erregimena birkokatzen ari dela; eta, pixkanaka, garaipentxo batzuk lortzera iritsi zen ezkerrari, hezurretaraino sartzen ari zaiola pesimismoa.

Ezin horren aurrean irtenbide azkarrak bilatzen dituzte zenbaitek prentsako tribunetatik: "eskuinak guk baino hobeto egiten ditu gauzak", esplikatzen dute, boterearen diskurtsoak hobea delako bakarrik irabaziko balu bezala. Berriz txanpa hartzeko ezinegonarekin, ezkerra konpondu nahi duen zenbait iritzi-emaileri ez zaio asko inporta garaitu nahi duen aginte horrek bezala hitz egiten hasteak. Gogoa ematen du esateko: beldurrak aldatu behar zuen bandoz, ez zuek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!