Txistorra baten esanahi politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko eka. 5a, 11:49

Asteburu osoa intrigatuta pasa dut larunbatean ikurrinaren aurka Iruñean egin zen manifestazioan ikusi nuen irudi batekin: Ion Orzaizek zabaldutako bideo batean pertsona bat ageri da, wreslting-maskara bat jantzita, Nafarroako bandera kapa modura eta bere burua txistorra batekin zigortzen. Deskodetu ezin dudan irudia da, bonba semiotiko bat: zer esan nahi digu super-heroi foral horrek? Urtetan Nafarroako eskuinak egin dituen zerrikeriak direla egoera honen erantzule? Arbizuko produktuak kosta ahala kosta defendatu behar direla baskoen inbasiotik? Buruari bueltaka eta bueltaka, eta ezin ulertu. Baina irudiak askoz gehiago balio dit Nafarroako egoera politikoa ulertzeko, manifestazio horretan izan zen jende kopuruak baino. Izan ere, manifestazioaren tamainak ez du inporta. Inporta duena da zer egiten duzun txistorrarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!